Oraingo honetan, eta berriro ere Bizkaiko Foru Aldunditik jasotako laguntzari esker, “Zintzo-mintzo. Proposamen sextimentala” tresna didaktikoa aurkezten dugu. Komunikazio hezigarriko estrategia da, eta bere helburua nerabeen ongizatea sustatzea da, bizitzarako trebetasunen eta balioen hezkuntzaren inguruko entrenamendua eginez. Kasu honetan, afektuen eta sexualitatearen munduaren miaketan jartzen du indarra, betiere, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna sustatzeko eta genero indarkeria prebenitzeko.
Materiala 14 eta 16 urte bitarteko nerabeei dago zuzenduta. Ikus-entzunezko 10 pilula dituen CD bat da; marrazki bizidunen formatua daukate eta bakoitzak hiru minutuko iraupena dauka. Baliabide honekin batera, hezkuntza gida ere aurkezten da; gidak 20 jarduera ditu, proposatutako edukiak hartzaileekin batera lantzeko.
Honekin batera doakizuen liburuxkan aurki dezakezue ekimen honi buruzko informazio gehiago. Gonbidatuta zaudete ekimenean parte hartzera. |