Drogarik Gabe Bizi Fundazioaren konpromisoetako bat da gizarte talde eta agenteei zuzendutako sentsibilizazio, prestakuntza eta orientazio jarduerak garatzea, gazte eta nerabeekin prebentzio ekintzak egin ahal izateko.
Hain zuzen ere, heziketa konpromiso horren barruan dago orain helarazten dizuegun material hau: “Kanabisa. Jakin behar dena”.
Argitalpen honek ez dio inolako kosturik ekarriko zure erakundeari. BBKren babesa izan du, eta eskaera nagusi bati erantzuteko asmoz sortu da; izan ere, tresna erraz, argi eta zehatzak eskatzen dituzte, gazteekin prebentzio ekintzak abiarazi eta garatzeko.
Ekimen honekin bat egiteko, maiatzaren 15a baino lehen jakinarazi behar diguzue interesatuta zaudetela, telefonoz edo posta elektronikoz, fvsd@fvsd.org. Horrela bada, eskaerako datuak eguneratu behar dituzue (honekin batera doakizue kopia bat).
Material hau doakoa da; hala ere, argitalpen mugatua denez, jaso ahala erantzungo diegu eskariei, ale guztiak agortu arte, eta, betiere, ahalik eta toki gehienetara iristen saiatuta.
Zalantzarik edukiz gero edo argibiderik nahi izanez gero, jarri harremanetan Nerea Jimenezekin, 9:30etatik 14:03etara 626401744 telefono zenbakira deituz.
Ekimenaren arduraduna: |
|
Laguntzailea: |
|
|
|
|