Aurkezpena
Esperientzia praktikoaz ikastea da ikasleen artean gaitasun soziala eta hiritarra garatzeko modurik eraginkorrenetako bat. IetaZS delakoak pentsamendu estrategiko bat benetako agertoki batean garatzeko aukera ematen du, hiritartasun aktiboa gauzatuz. Ingurua aztertuz, proiektu jakin bat sortu, planifikatu, garatu eta ebaluatzea da xedea.
Zerbikas Fundazioa Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren (IetaZS) erakunde sustatzailea da Euskadin. IetaZS eduki, balio, jarrera eta gaitasunetan prestakuntza ahalbidetzen duen eredu pedagogikoa da, hain zuzen ere, komunitateari egiten zaion zerbitzu solidario baten bitartez.
Halaber, neska-mutikoak eta nerabeak ekintza solidarioen protagonista bihurtzea sustatzen du, euren garapen pertsonalari mesede eginez. Hiritarren partaidetzak, ezagutzek, trebeziek eta funtsezko balioek eskainitako esperientziatik ikasten dute, euren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko.
Ikasleen benetako partaidetzarekin, funtsezko alderdi bat eransten dugu, gaitasunak oro har eta gaitasun soziala eta hiritarra bereziki garatzeko: ikasketen testuingurua. Aztertu beharreko edukiak benetako egoeretan planteatzen ditugu, zentzua eta funtzionalitatea eskura dezaten.
Helburuak
- Irakasleak Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren eredu pedagogikoan trebatzea.
- Irakasleei metodologia bat eskaintzea, ikasleen oinarrizko gaitasunak garatzeko.
- Irakasleei beharrezko metodologia eskaintzea, ikasleen gaitasun soziala eta hiritarra garatzeko.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren esperientziak ikasleen artean garatu daitezen ahalbidetzea.
Hartzaileak
Irakasleak oro har.
Edukiak
I. blokea. Zer da Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa?
- 1. modulua. IetaZS delakoaren oinarri kontzeptualak eta pedagogia. Esperientzia eta partaidetza ikasketaren arloko beste metodologia batzuekin dituen aldeak eta antzekotasunak.
- 2. modulua. Balizko ikasketak IetaZS delakoaren eredutik. Adibide praktikoak.
- 3. modulua. Zergatik praktikatu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa? Pedagogia honen abantailak.
II. blokea. Nola gauzatu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat.
- 1. modulua. Ideia baten atzetik: zirriborroa egin eta erakunde sozialekin harremanak ezartzea.
- 2. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu baten garapenean dauden etapak: plangintza, prestakuntza, betearazpena, ixtea eta ebaluazioa ikuspuntu desberdinetatik.
- 3. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren esperientzien gure proposamenak planifikatuz. Adibide praktikoak.
III. blokea: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta Oinarrizko Gaitasunen garapena
- 1. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu solidarioa: metodologia bat gaitasunen garapenerako.
- 2. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta oinarrizko gaitasunak eta gaitasun sozialaren eta hiritarraren garapena.
- 3. modulua. Eta, orain, nola hasi?
Informazio gehiago
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 785 461
Garatu
Izen-emateak
Matrikulazio-epea: irailaren 5etik 23ra, Garaturen web orrialdearen bitartez
|