Auzkezpena
Gizarte ekintzaren esparruetan (drogamenpekotasunak, HIESa, immigrazioa, hirugarren adina, gizarte-bazterketa arriskuan dauden adin txikikoak eta abar), eguneroko lana gero eta konplexuagoa da. Fenomeno sozialak aldatuz doaz, mota guztietako gatazka sozialak eraldatu egiten dira, gizarte ekintzaren unibertsoa dibertsifikatzen duten errealitate berriak agertzen dira, lehenagoko ideiak berrikustera garamatzaten ekintza-paradigma berriak sortzen dira...
Boluntariotzaren eguneroko praktikak garatu ahal izateko, esku-hartze eta funtzionamendu arloko zenbait tresna erabili behar dira. Tresna horiek ez daude lotuta pertsona bakoitzak lanerako hartu duen gizarte ekintza esparruari, eta esparru horiek garatzen dituzten erakunde eta ekimenen kudeaketan oinarritzen dira.
Helburua
Funtzionamendua indartzea, gaitasunak hobetzen lagunduko duen estrategiaren bitartez. Modu horretan, helburu hauek lortuko dira:
- Bilera eraginkorrak antolatu eta dinamizatzea.
- Proiektuak diseinatu, kudeatu eta ebaluatzea.
- Taldean lan egitea.
- Elkarte sareak finkatzea.
- Barne zein kanpoko komunikazio-prozesuak sendotzea.
- Elkarteen lidergo egokia sustatzea.
Hartzaileak
- Gizarte ekintzaren esparruko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Erakunde publikoetan eta irabazi asmorik gabeko elkarteetan diharduten gizarte ekintzaren arloko profesionalak.
- Gazte-erakundeak.
- Aisialdi-taldeak.
Edukiak
- 1. modulua: proiektuak.
- 2. modulua: taldeak.
- 3. modulua: bilerak.
- 4. modulua: elkarteen komunikazioa.
- 5. modulua: elkarte sareak.
- 6. modulua: elkarteen lidergoa.
Hizlaria
Inscripción
Ikastaroan parte hartzea doanekoa da. Izen-ematea on line egin daiteke, edo honekin batera banatutako izen-emateko buletina bete eta bidalita:
- Faxez: 944 275 709
- Mezu elektroniko bidez: nerea@edex.es
- Posta arruntez: Indautxu 9. 48011 Bilbao.
|