Auzkezpena
EDEX irabazi asmorik gabeko gizarte-erakundea da, eta neska-mutikoen eta nerabeen garapen positiboarekin konprometituta dago; horretarako, bizitzarako trebetasunen ereduan oinarritutako heziketa programak jartzen ditu abian. Gure indarra haurren eskubideen sustapenean, herritartasunerako hezkuntzan eta osasunerako hezkuntzan jartzen dugu.
Oraingo honetan, Arabako Foru Aldunditik jasotako laguntzari esker, “Zintzo-mintzo. Proposamen sextimentala” tresna didaktikoa aurkezten dugu. Heziketa-proposamen honen helburua harreman egokiak eraikitzen laguntzea da, bai eta genero-berdintasuna sustatzea eta mota guztietako arriskuak prebenitzea ere (nerabeak haurdun geratzea, indarkeria matxista eta abar).
Materiala 14 eta 16 urte bitarteko eskola-umeentzat dago diseinatuta. 10 ikus-entzunezko dituen CD bat da; ikus-entzunezko horiek marrazki bizidunen formatua dute eta bakoitzak hiru minutuko iraupena dauka. Baliabide honekin batera, hezkuntza gida ere aurkezten da; gidak 20 jarduera ditu, proposatutako edukiak hartzaileekin batera lantzeko.
Animazioen formatua eta iraupena guztiz aproposak dira izango dituzten ikusleentzat, eta, proposatutako gaien gaurkotasunari eta duten ukitu ludikoari esker, ikus-entzunezko hauek ikasleen arreta erakarri eta mantentzen dute.
Proposamena bizitzarako trebetasunen hezkuntza-ereduan dago oinarrituta. Eredu honen helburu nagusia hamar trebetasun psikosozialez osatutako talde generikoa garatu edo indartzea da. Hain zuzen ere, trebetasun horiek ume eta nerabeek egunero bizitzen dituzten egoera eta arrisku askotan aplikatu daitezke. Norberaren buruarekin, gainerakoekin eta inguru soziokulturalarekin harremanetan aritzeko gaitasuna izateko trebetasunak.
Trebakuntza tailerra
Proposamen honen hezkuntza-garapena ahalbidetzeko, 3 orduko trebakuntza tailerra dinamizatuko dugu. Hori horrela, programarekin interesatutako pertsona guztiek gaian sakontzeko aukera izango dute, eta beharrezkotzat jotzen dituzten gaiak ere planteatu ahal izango dituzte. Gehienezko pertsona kopurua 25 lagunekoa da, eta lekuak eskaerak iritsi ahala beteko dira. Tailerra azaroaren 29an egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean (Arriagako Ataria 1-A - 01012 Vitoria-Gasteiz).
Arabako Berritzeguneetako langileak, Arabako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientazio eta zuzendaritza sailetako langileak, eta Arabako udaletako zein Arabako Foru Aldundiko berdintasun teknikariak izango dira tailer honen hartzaileak.
Tailerraren programak egitura eta eduki hau izango du:
- Bizitzarako Trebetasunak, dinamizatzaileari bere jardun profesionala hobetzen laguntzeko eta aurkezten dugun proposamen prebentiboaren zentzua ulertarazteko.
- Programaren erabilera metodologikoa, zentroko, ikasgelako edo espazio ez-formaleko antolakuntzari dagokionez.
- Talde-dinamikak, proposatutako jarduerei zentzu hezigarria aurkitu ahal izateko. Gure erakundeak behar bezala erantzungo dio trebakuntzari buruzko beste edozein eskaerari.
Tailerraren dinamizatzailea Victor Moreno izango da, sexu-hezkuntza eta bizitzarako trebetasunean espezialista.
Tailerrean izena emateko epea azaroaren 22a izango da.
Eskaerak
Tresna didaktiko hau erabiltzeko edota tailerrera joateko interesa dutenek, eskaera egin ahal izango dute posta elektronikoz (osasunkume@edex.es) edo honi erantsitako eskaera-orria bidali ahal izango dute 94 427 57 09 fax-zenbakira edo EDEXera: Indautxu kalea 9, 48011 Bilbao.
Material eskaerak stock-a agortu arte banatuko dira, heltzen diren hurrenkeran.
Informazio gehiago
Oihana Rementeria: 944 425 784 |