Aurkezpena
Zerbikas Fundazioa Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzarekin, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa. Gizarteratzeko estrategia berritzailea tailerra antolatu du.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa (IeZS) heziketa-eredua da, eta eduki, trebetasun eta balioak modu praktikoan ikasteko aukera ematen du: bazterketa arriskuan dauden pertsonei lagunduz, alegia.
Ikasketa esanguratsua eta elkartasuna sustatzen ditu, eta gainerako pertsonei zerbitzua eskaintzeko aukera ere ematen du. Esperientzia horren bitartez, gizarteratzeko eta laneratzeko orduan funtsezkoak diren gaitasunak eta balioak garatzen ditu.
Hainbat abantaila ditu gizarteratze-prozesuak bideratzeko eta autoestimua garatzeko orduan, eta, hori dela eta, bazterketa-prozesuak irauli eta prebenitzeko metodologia egokia da. Modu horretan, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeak jaso ohi dituzten pertsonek proposamen hauen hartzaile pasibo izateari utziko diote, aldaketa sozialeko agente izatera heltzeko.
Helburuak
- Proiektuak garatzeko metodologia praktikoa proposatzea
- Garapena ahalbidetzea, Praktika onen IetaZS delakoaren metodologia inplementatuz
- Baztertuta edo baztertuak izateko egoeran dauden pertsonak protagonista dituzten IetaZS esperientzien garapena ahalbidetzea.
Hartzaileak
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Gazteentzako erakundeak.
- Aisialdiko taldeak.
- Edozein hezkuntza-ziklotako irakasleak.
Egitaraua
I. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri teoriko eta praktikoak.
- IetaZSren oinarri kontzeptualak eta oinarrizko ezaugarriak.
- IetaZSko proiektuen garapena: etapak eta faseak.
- IetaZS esperientziak.
II. modulua: Baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden taldeentzako lan-metodologia.
- Bazterketa prozesua. Talde hauen ezaugarriak.
- IetaZS, gizarteratzeko estrategia gisa. Proiektu hauen eragina.
- Nola gauzatu IetaZS esperientzia bat?
Tailerra amaitzean, parte-hartzaileek akreditazioa jasoko dute.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 785 461
http://www.zerbikas.es
Izen-ematea
Tailerretan parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea on line egin dezakezu, edo, bestela, honi erantsitako izen-emate orria betez (zein tailerretan parte hartuko duzun adierazi behar duzu) eta info@zerbikas.es helbidera bidaliz.
Telefonoz ere eman dezakezu izena.
Víctor Moreno
696 785 461 |