Eskolarteko Lehiaktea. Auzokide Berriak.

PARTE-HARTZAILEAK

Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloko ikasleak.
Parte-hartzea talde-gela naturalen arabera egingo da.
Lan bat baino gehiago bidaltzeko eta modalitate bakoitzean parte hartzeko aukera dago.

GAIA

Elkarbizitza demokratikoaren sustapena, arrazismoaren eta xenofobiaren aurrean.

MODALITATEAK

  1. Komiki digitala. Ikasgelak komiki digitala aurkeztu beharko du, sarean eskuragarri dauden tresnetako edozein erabilita; esate baterako, http://www.pixton.com/es/overview#video. Bi eta lau orrialde artean izango ditu, eta, guztira, 12 eta 24 bineta artean.
  2. Bloga. Ikasgelak www.losnuevosvecinos.net programaren webguneko Sekuentzia Didaktiko Digitaletan proposatutako lanen garapenerako sortutako bloga aurkeztuko du. Blogak, gutxienez, 4 lan jaso beharko ditu, aipatutako sekuentzietan proposatutako lanetatik.

KATEGORIAK

  • Lehenengo Kategoria: Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloa.
  • Bigarren Kategoria: Bigarren Hezkuntzako Lehenengo Zikloa.

HIZKUNTZA

Lanak euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.

EPAIMAHIA

Epaimahaia Immigrazio Zuzendaritzako, Berrikuntza Zuzendaritzako eta EDEX
eko teknikariz egongo da osatuta.

SARIAK

Kategoria bakoitzeko komiki digitalik onena eta blogik onena sarituko dira.
Saritutako lau ikasgeletako bakoitzak bideokamera bat jasoko du sari gisa.

AURKEZPENA

2012ko maiatzaren 7a baino lehen bidaliko dira helbide honetara:
EDEX. Indautxu kalea 9 – 48011 Bilbao.

SARIAK BANATZEKO EKITALDIA

Sari-banaketa maiatzaren 21 inguruan izango da, orduantxe ospatuko baita
Elkarrizketa eta garapenerako kultura-aniztasunaren nazioarteko eguna.

INFORMAZIO OSAGARRIA
Oihana Rementeria • Tfno: 94 442 57 84 • E-mail: auzokideberriak@edex.es


Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco