Aurkezpena
Zerbikas Fundazioa Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa, Herritartasunerako Hezkuntza garatzeko metodologia izaneko jardunaldiak antolatu ditu, irakasleak prestatu eta hobetzeko Garatu 2011-2012 Planaren barruan.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa elkarkidetzari begira sortutako hezkuntza-eredua da. Oinarrizko gaitasunen garapena eta kultura ekintzailea sustatzen ditu, eta herritarren partaidetza arduratsua ahalbidetzen du komunitatearen beharrizanak asetzeko orduan.
Neska-mutikoak eta nerabeak esperientzia solidarioen eta ingurua hobetzeko esperientzien protagonista bihurtzen dira, beraien garapen pertsonala ahalbidetuz. Zerbitzu komunitarioaren esperientziatik abiatuta, beraien autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko oinarrizkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta balioak ikasten dituzte.
Burututako esperientzien planifikazioak, garapenak eta ebaluazioak norberaren errekurtsoak aktibatzen ditu, gizarteko arazoak ulertzeko eta haiei aurre egiteko, betiere, lankidetzan oinarritutako ikaskuntzara eta gizartearen aldeko jarreretara lerratuta.
Modu horretan, Gizarte eta Herritartasun Gaitasuna garatzeko metodologia praktiko gisa eratzen da.
Helburuak
- Hezitzaileak Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren eredu pedagogikoan trebatzea.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren bitartez, gizarte eta herritartasunaren gaitasuna garatzeko beharrezkoak diren printzipio metodologikoak helaraztea heziketa taldeari.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko esperientzien garapena ahalbidetzea, gure heziketa zentroetako haurren eta nerabeen artean.
Nori zuzenduta
- Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasleak.
- Lanbide Heziketako irakasleak, Curriculum Aniztasuna eta Hasierako lanbide Hastapeneko Programak barne.
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Heziketa arloko aisialdiko elkartetako eta gazte erakundeetako hezitzaileak.
Egitaraua
Jardunaldiak gaztelaniaz eta euskaraz izango dira:
Martxoak 19. 17:00etatik 20:30era
- Zer da Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa?
- Nola egin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat?
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa, oinarrizko gaitasunak, eta herritartasunerako eta giza eskubideetarako hezkuntza.
Gaztelaniaz arituko den irakaslea: Rafael Mendia.
Martxoak 20. 17:30etik 20:30era
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa, eskolan.
- Herritartasunerako Hezkuntzaren garapen praktikoa, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren bitartez: Toki Alai BHIko esperientzia.
Euskaraz arituko den irakaslea: Marta Irazoqui.
Izen-ematea
Jardunaldietako partaidetza doakoa da. Izen-ematea on line egin daiteke, edo honekin batera banatutako izen-emateko txostena bete eta bidalita:
Telefonoz ere eman dezakezu izena.
Víctor Moreno
696 785 461 |