Ez baduzu behar bezala ikusten klikatu hemen

 

GARATU 2012-2013 – IRAKASLEEN HOBEKUNTZA

Ikasketa eta zerbitzu solidarioa: gaitasun soziala eta hiritarra lantzeko proposamena.

Irakasleak

Israel Alonso Sáez
Pedagogoa. EHUko irakaslea

Monike Gezuraga Amundarain
Pedagogoa. EHUko irakaslea.

 

Lekua:

Koopera Aretoa
Fernández del Campo kalea 16, Bilbao

Egunak:

Urtarrilak 14, 15,16
Ordutegia: 17:00etik 20:00era

Urtarrilak 21, 22
Ordutegia: 17:30etik 20:30era

Zerbikas Zerbikas

Ekimenaren arduraduna

Laguntzaile

 

Aurkezpena

Zerbikas Fundazioa Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren (IetaZS) erakunde sustatzailea da Euskadin. IetaZS eduki, balio, jarrera eta gaitasunetan prestakuntza ahalbidetzen duen eredu pedagogikoa da, hain zuzen ere, komunitateari egiten zaion zerbitzu solidario baten bitartez.

Halaber, neska-mutikoak eta nerabeak ekintza solidarioen protagonista bihurtzea sustatzen du, euren garapen pertsonalari mesede eginez. Hiritarren partaidetzak, ezagutzek, trebeziek eta funtsezko balioek eskainitako esperientziatik ikasten dute, euren autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko.

Ikasleen benetako partaidetzarekin, funtsezko alderdi bat eransten dugu, gaitasunak oro har eta gaitasun soziala eta hiritarra bereziki garatzeko: ikasketen testuingurua. Aztertu beharreko edukiak benetako egoeretan planteatzen ditugu, zentzua eta funtzionalitatea eskura dezaten.

Helburuak

  • Curriculumeko gaitasun guztiak lantzeko baliabide didaktiko berri baten ezaugarriak ezagutzea.
  • Bereziki, curriculumeko gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna lantzeko baliabide didaktiko berri bat ezagutzea.
  • Nola antolatu baliabide berri hau ikastetxetako geletan.

Hartzaileak

Irakasleak oro har.

Edukiak

I. blokea. Zer da Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa?

  • 1. modulua. IetaZS delakoaren oinarri kontzeptualak eta pedagogia. Esperientzia eta partaidetza ikasketaren arloko beste metodologia batzuekin dituen aldeak eta antzekotasunak.
  • 2. modulua. Balizko ikasketak IetaZS delakoaren eredutik. Adibide praktikoak.
  • 3. modulua. Zergatik praktikatu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa? Pedagogia honen abantailak.

II. blokea. Nola gauzatu Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat.

  • 1. modulua. Ideia baten atzetik: zirriborroa egin eta erakunde sozialekin harremanak ezartzea.
  • 2. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu baten garapenean dauden etapak: plangintza, prestakuntza, betearazpena, ixtea eta ebaluazioa ikuspuntu desberdinetatik.
  • 3. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren esperientzien gure proposamenak planifikatuz. Adibide praktikoak.

III. blokea: Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta Oinarrizko Gaitasunen garapena

  • 1. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu solidarioa: metodologia bat gaitasunen garapenerako.
  • 2. modulua. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta oinarrizko gaitasunak garapena.
  • 3. modulua. Eta, orain, nola hasi?

Informazio gehiago

Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 785 461

Garatu

Izen-emateak

Matrikulazio-epea: irailaren 10etik 28ra, Garaturen web orrialdearen bitartez

 

Informazio gehiagorik ez jasotzeko eta baja emateko, email bat bidali helbide honetara: info@zerbikas.es.
Emailaren datuak aldatu nahi ez gero, zeure datu eguneratuekin erantzun helbide honetara: info@zerbikas.es.