Aurkezpena
Zerbikas Fundazioa ez-irabazizko erakundea da, eta bere misioa da Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzea.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa heziketa-eredua da, non edukien, trebetasunen eta balioen ikasketak modu praktikoan barneratzen diren. Heziketa eredu horrek, beti, ingurunean antzematen diren beharrizanei erantzuten dio.
Lan hau egiteko, proiektuen metodologia erabiltzen da, eta, aldi berean, metodologia hori hainbat gizarte-hezkuntzazko ingurugiroetan erabili daiteke. Lan hau planifikatzen, garatzen eta ebaluatzen dutenek modu praktiko batean ikasten dituzte gizartean egokitzeko eta enplegua lortzeko behar diren balioak eta gaitasun garrantzitsuenak.
Elkartasunean eta ikaste-prozesu esanguratsuetan laguntzen du, eta, aldi berean, besteei laguntzeko aukera ematen du. Gizartean sartzeko eta egokitzeko eta autoestimua lantzeko oso lagungarria da; horregatik, metodologia egokia dela esan behar dugu, bai, gizarte-bazterkeria itzultzeko, eta, bai, prebenitzeko.
Horrela, gizarte-hezkuntzazko esku hartzea, modu pasiboan, jaso ohi duten pertsonak, askotan, tailer honetan, gizartea eraldatzeko kapazitatea edo gaitasuna hartuko dute: gizarte-eragile bihurtzen dira.
Helburuak
- Proiektuen garapenerako metodologia egokia eskaini
- Garapena ahalbidetzea, Praktika onen IetaZS delakoaren metodologia inplementatuz
- Hainbat hezte-testuingurutan, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioen heziketa aukerak eskaini
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioen esperientzien garapena erraztu eta bultzatu, non
gizarte-bazterketa edo gizarte-bazterketa sufritzeko arriskuan dauden pertsonak
protagonistak diren.
Hartzaileak
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Gazteentzako erakundeak.
- Aisialdiko taldeak.
- Edozein hezkuntza-ziklotako irakasleak
Programa
1.Modulua. Ikaste eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri kontzeptualak eta metodologikoak
- Zer da ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa?.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri kontzeptualak eta ezaugarri garrantzitsuenak.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioen proiektu baten zatiak eta faseak.
2. Modulua: Ikaste eta Zerbitzu Solidarioen proiektuen antolakuntza eta garapena
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioen proiektuen antolakuntza eta garapena.
- Gizarte-heziketa esku hartze prozesuan Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa.
- Gizarte-bazterketa arriskuan dauden kolektiboak.
- Astialdi hezitzailea.
- Adingabeak komunitateko zerbitzuetan
- Heziketa eta Zerbitzu Solidarioen esperientzien adibideak.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 78 54 61
Izen-ematea
Tailerretan parte-hartzea doakoa da. Izen-ematea on line egin dezakezu, edo, bestela, honi erantsitako izen-emate orria betez (zein tailerretan parte hartuko duzun adierazi behar duzu) eta info@zerbikas.es helbidera bidaliz.
Telefonoz ere eman dezakezu izena.
Víctor Moreno
696 78 54 61 |