Zerbikas Fundazioa, Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa Sustatzen duen Zentroa, 2007an jarri zen abian. Geroztik, eta metodologia honek sortu duen interesari esker, gai honen inguruan oinarritutako zenbait esperientzia egin dira gure erkidegoan.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa (I+ZS) heziketa-eredua da, eta eduki, trebetasun eta balioak modu praktikoan ikasteko aukera ematen du, komunitatearen baldintzak hobetuko dituen esperientzia garatuz.
Ikasketa esanguratsua eta elkartasuna sustatzen ditu; izan ere, herritarren partaidetza, gizarteratzea eta laneratzea bultzatzeko aukera ematen duten oinarrizko balio eta eskumenak garatzen ditu praktikan.
Beste urte batez, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren eta Kultura Sailaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker, zuen erakundeengana jotzen dugu, zuen esanetara jartzeko eta, modu horretan, I+ZS sustatu eta bultzatzeko, baliabide hauek eskainiz:
- Prestakuntza eta aholkularitza teknikoa.
- Dokumentazio espezializatua.
- Esperientzia-bankua.
- I+ZS arloko proiektuak garatzeko gida praktikoak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin:
Víctor Moreno
info@zerbikas.es |