Zerbikas Fundazioa Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa elkartasunari begira sortutako hezkuntza-eredua da. Oinarrizko gaitasunen garapena eta kultura ekintzailea sustatzen ditu, eta herritarren partaidetza arduratsua ahalbidetzen du komunitatearen beharrizanak asetzeko orduan.
Neska-mutikoak eta nerabeak esperientzia solidarioen eta ingurua hobetzeko esperientzien protagonista bihurtzen dira, beraien garapen pertsonala ahalbidetuz. Zerbitzu komunitarioaren esperientziatik abiatuta, beraien autonomia eta ekimen pertsonala garatzeko oinarrizkoak diren ezagutzak, trebetasunak eta balioak ikasten dituzte.
Garatu Planaren 2012-2013ko markoan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren babesari esker, Zerbikasen gida editatu ahal izan dugu formatu digitalean; posta elektroniko honen bitartez, zure esku jartzen dugu, eta erabilgarria izatea espero dugu:
|
Ikasketa eta zerbitzu solidarioa:hezkuntzako laguntza |
Informazio gehiagorako:
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
|