Aurkezpena
IPE, SL-k “Stop Ziberbullying” prestakuntza-proposamena aurkeztu du. Trebakuntza honen xedea da ziberespazioan adingabeen artean indarkeria murrizten laguntzea eta testuinguru birtualean bizikidetza ahalbidetuko duten balioak sustatzea prebentzio-elementu gisa, betiere, on-line harremanetan hiritartasuna ezagutuz eta gauzatuz.
Prestakuntza honek gaur egungo gure gizartearen eskaera berri bati erantzuten dio, presente egin den eta egunetik egunera handitzen den fenomeno baten aurrean. Orain dela 5 urte ez zen ohikoa gure artean ziberbullying-ari buruz hitz egiten entzutea; dena dela, horren eztandak eta gizarteak gai honen inguruan daukan sentsibilitate handiagoak ezinbestean esku hartu beharreko gai bihurtu dute kontu hau. Mundu digitala mundu errealean sartzen da eta elkarreragin egiten du, erantzun berriak eskatzen dituzten errealitate berriak sorraraziz.
Prestakuntzak “Ziberbullying. Guraso eta irakasleentzako gida praktikoa” eta “Ziberbullying-a. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida arina” material didaktikoaren laguntza izango du.
Helburuak
- Irakasleei Ziberbullying-ari buruz beharrezkoa den informazioa eta indarkeria-mota honen gaineko prebentzioa eta esku-hartzea ahalbidetzeko trebetasun egokiak eskaintzea.
- Ziberbullying-a eta bere adierazpen-era desberdinak zertan dautzan jakitea.
- Ohiko jazarpen edo bullying prozesuekin dituen antzekotasun eta desberdintasun nagusiak identifikatzea.
- Ziberbullying-a prebenitzeko heziketa-baliabide eta trebetasunak edukitzea.
- Ziberjazarpena antzematen ikastea antzemandako kasuetan esku hartzeko proposamenak eskaintzea.
Nori zuzendua
Lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakasleei.
Edukiak
I. blokea. Hurbilketa Ziberbullying-aren fenomenora
- 1. modulua. Adingabeen eta Informazioaren eta Komunikazioaren teknologien arteko harremanak.
- 2. modulua. Adingabeek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak erabiltzeak dituen arriskuak.
- 3. modulua. Zer da ziberbullying-a? Desberdintasunak eta arrisku gehigarriak beste jazarpen mota batzuen aldean.
II. blokea. Ciberbullying-a eguneroko jardunean
- 1. modulua. Ziberbullying-aren adierazpen desberdinak eta ondorio legalak: flaminga, zelata, jazarpena, larderia, iraintzea, bazterketa eta sextinga.
- 2. modulua. Fenomeno hau zein ingurune birtualen bitartez gauzatzen den: mezuak, txata, foroak, gizarte-sareak, bideokontsolak, telefono mugikorrak.
- 3. modulua. Erasotzaileen eta erasoa jasandako pertsonen ezaugarriak, eta ciberbullyingak beraien garapenean dituen ondorioak.
- 4. modulua. Ziberbullying-arekin erlazionatuta dauden lege-aspektuak.
III. blokea: Prebentzio arloko alderdiak
- 1. modulua. Zer da prebentzioa? Eredu eraginkorrak: prebentzio-proposamenen hedadura eta intentsitatea.
- 2. modulua. Bizitzarako Trebetasunak, bizikidetza sustatzeko eredu bat. Bizitzarako Trebetasunen ikuspegian oinarritutako programen eraginkortasuna eta horien aplikazioa Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan.
- 3. modulua. Ziberhiritartasuna, Eskola 2.0-rako beharrezko proposamena, Informazio eta Gaitasun digitalaren Tratamenduaren garapena.
IV. blokea: Ziberbullyingari aurre egiteko baliabideak
- 1. modulua. Nola prebenitu ziberbullying-a? Lan praktikoa, prebentzio-proposamen multimedia batekin.
- 2. modulua. Zer egin dezakete eragindako pertsonek? Zer egin dezakegu hezitzaileek? Nola antzeman fenomeno hau eta nola jardun.
- 3. modulua. Laguntzarako online baliabideak. Lan praktikoa proposamen hauekin.
Informazio gehiago
Oihana Rementeria
ipe.discover@gmail.com
626 401 744
Izena ematea
Irailaren 6tik 24ra (bigarren matrikulazio-epeko ikastaro-bilduma).
Kurtsoen kodigoa |
Vitoria Gasteiz |
140 |
Bilbao |
141 |
Donostia-San Sebastián |
142 |
|
|
Garatu |
|