Lankide agurgarria:
Honen bidez, aurreko urteetan bezala, “Kalamua. Jakin behar dena” erakusketari buruzko informazioa helarazi nahi dizugu.
Erakusketa hau Drogarik gabe bizi Fundazioaren ekimena da, Eusko Jaurlaritzako Drogamenpekotasun sailaren laguntzarekin aurrera eramana, eta 14 -18 urte arteko nerabe eta gazteei zuzenduta dago. Bere helburuak, nerabeek eta gazteek kalamuaren kontsumoarekin lotutako arriskuei buruzko informazio eta arrisku-pertzepzio egokia izan dezatela dira.
Erakusketak zortzi panel horizontal dauzka. Era berean, postal bat dauka, 10 x 15 cm.euskarri bezala eta etortzen den bakoitzari foileto bat emango zaio, 8 orrialdekoa, 10 x 15 cm., non kalamuari buruzko galdera eta erantzun ohikoenak jasotzen diren; eta horrekin batera, kontsumoari buruzko autoebaluazioa egiteko galde-sorta bat du.
Paneletan gazteriak hurbiletik bizi dituen egoera gatazkatsuak azaltzen dira. Helburua egoera horiei buruz hausnartzea izango litzateke, beti ere erakusketaren begiralearen laguntzarekin.
Erakusketa aste bat edo bi egongo da herri bakoitzean, eta udaletxe bakoitzak erakusketa egiteko leku aproposa bilatzeko arduraduna izango da.
Erakusketaren edukiak hauek dira:
- Kalamua erabateko lehentasuna bihurtzen denean.
- Kalamuak sortzen duen menpekotasuna.
- Kalamua, ikasketetarako mehatxua.
- Esperientzia txar bat bizitzeak dakartzan arriskuak.
- Kalamuaren ondorioen menpe gidatzeak dakartzan arriskuak.
- Kalamuaren kontsumoak dakartzan osasun arriskuak, arrisku- psikosozialak eta arrisku legalak.
- Nola utzi kalamua erretzeari.
- Galdera ohikoenak.
- Kontsumoa autoebaluatzeko galde-sorta.
- Informazioa eta laguntza non eskatu.
Parte hartu nahi?
Edozein zalantza edo informaziorako, gurekin hitz egin dezakezu telefonoz (626 40 17 44) edo mailez (fvsd@fvsd.org) 2010eko irailak 10 baino lehen.
Adeitasunez,
Jesús Antonio Pérez de Arrospide |