Nortzuk gara?
EDEX irabazi-asmorik gabeko erakunde independentea eta profesionala da, eta gizarte eta hezkuntza arloko ekintzarekiko konpromisoa du. 1973an sortu zen Bilbon eta, ordutik, ekimen ugari bultzatzen ditu Euskal Herrian nola Iberoamerikako lurralde askotan ere. Bere egitasmo guztiak Bizitzarako trebetasunak kontzeptuzko ereduaren baitan burutzen ditu.
Zer da “TransCURSO”?
TransCurso bizitzarako 10 trebetasunen inguruko oinarrizko ezagutzak jasotzeko on line prestakuntzarako gunea da; Moodlen kokatzen da eta 12 unitate ditu (bat aste bakoitzeko). 60 orduko iraupena du, eta ordu horiek erraz egokitu ditzake edonork lan eta familia bizitzaren arabera (ez dira denbora errealean bete behar).
Ikus-entzunezko baliabide laburrak, arinak eta askotarikoak izatea da bere ezaugarri nagusia, bai eta parte-hartzaileen eguneroko bizitzari lotutako ariketa praktikoak izatea ere, eta hori da, hain zuzen, Bizitzarako Trebetasunetan jarduteko erarik egokiena. Zeregin horiekin batera, parte-hartzaileen arteko interakzioa lortzen da, haien artean giro oso atsegina lortuz. Horren erakusgarri da inork ez duela ikastaroa utzi asperduraren edo interesik ez izatearen ondorioz. Gure erakundeko profesionalek betetzen dituzte ikastaro honetako tutoretza lanak eta taldeari aktiboki laguntzen diote, kalifikaziorik jarri gabe.
TransCursoren zazpigarren edizioa izango da. Aurreko edizioetan, Espainian 180 pertsonek eta Latinoamerikako herrialdeetan 16 pertsonek lortu zuten ziurtagiria.
Zeintzuk dira parte hartzeko baldintzak?
Ikastaro hau egiteko, honako hauek bete beharko dira:
- TransCurso ikastaroak irauten duen 12 asteetan (2014ko irailaren 15etik abenduaren 5era), astero 5 orduz aritzea.
- Ordenagailua eta banda zabaleko Interneteko konexioa izatea.
- Astero emandako lana argitaratzea. Ikastaroaren amaieran, eskatutako lanen % 70a betetzen duten pertsona guztiek ziurtagiria jasoko dute.
- Matrikularen 250 €-ko zenbatekoa ordaintzea.
Nola eman daiteke izena?
Automatrikula abuztuaren 18tik irailaren 12ra bitartean egin dezakezu, gure eskolan alta emanez eta eskolan bertan ordainketa eginez.
Plazak mugatuak dira.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak, “Beste modu batera egin daiteke. Bizitzarako trebetasunak gazteen ongizatearen zerbitzura” egitasmoaren bidez, prezio murriztuko 6 plaza eskainiko dizkie, beka modura, Euskal Herriko Elkarteetan parte hartzen duten pertsonei.
Ez da automatrikula aplikatzen. Baldintzak kontsultatu: comunicacion@edex.es
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi izanez gero, Gladys Herrerarekin harremanetan jar zaitezke: comunicacion@edex.es
Ekimenaren sustatzailea: |
|
|