Aurkezpena
Zerbikas Fundazioa Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa (I+ZS) sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzarekin, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko I. jardunaldiak antolatu ditu, irakasleak prestatu eta hobetzeko Garatu 2010-2011 Planaren barruan.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa elkarkidetzari begira sortutako hezkuntza-eredua da. Eredu horren bidez, haur eta gazteek komunitateko beharrei erantzuteko esperientziak diseinatu eta garatzen dituzte, artean orotariko arloetako ikaskuntzak ematen direlarik.
Ikaskuntza eta zerbitzua, biak biltzen ditu proiektu berean I+ZS, eta berariaz lantzen dira edukiak, balioak, jarrerak eta gaitasunak.
Metodologia honen bidez, ikaskuntza benetako egoeretara ekartzen da, ikaskuntzari berari zentzua eta erabilera soziala emanez. Era berean, oinarrizko gaitasunen garapena errazten da, bereziki bi hauek landuta:
- Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna.
- Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.
Burututako esperientzien planifikazioak, garapenak eta ebaluazioak norberaren errekurtsoak aktibatzen ditu, gizarteko arazoak ulertzeko eta haiei aurre egiteko, betiere, kolaborazioan oinarritutako ikaskuntzara eta gizartearen aldeko jarreretara lerratuta.
Hezkuntza proposamena hobeto ulertzeko, I. jardunaldiotan, gure komunitatean burututako esperientzien berri izango dugu, esperientzietako protagonisten ahotik.
Jardunaldietako parte-hartzaileek doan jasoko dute Zerbikas Fundazioak sortutako Gida Praktikoen bilduma:
- Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioa. Erabilerarako gidaliburua.
- Nola egin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta Oinarrizko Gaitasunen garapena.
Helburuak
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri kontzeptual eta metodologikoak aurkeztea.
- Ikasleen artean Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko esperientzien garapena ahalbidetzea.
Hartzaileak
Unibertsitateaz kanpoko Heziketa Zikloetako irakasleak:
- Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.
- Lanbide-heziketa.
- Hasierako lanbide-prestakuntzarako programetako irakasleak.
- Batxilergoa.
Lehentasun zerrendari jarraituta, ondokoek ere sarbidea izango dute, aforoa bete artean:
- Unibertsitateko irakasleak.
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Gazteentzako erakundeak.
- Aisialdiko taldeak.
Programa
Azaroak 2
- Parte-hartzaileen harrera eta dokumentazioaren banaketa.
- Inaugurazioa
- Zer da Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa?
- Nola egin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko proiektu bat.
Azaroak 3
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko esperientziak. Euskal Autonomia Erkidegoko gazteen proiektu aurkezpenak.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa eta Gizarterako eta herritartasunerako gaitasunaren garapena.
- Amaiera.
jardunaldiak bukatzean, bertaratutakoek egiaztagiria jasoko dute, jardunaldiotan parte hartu izanaren frogagarri.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 785 461
Izen-ematea
Partaidetza doakoa da. Izen-ematea on line egin daiteke, edo honekin batera banatutako izen-emateko txostena bete eta bidalita:
Telefonoz ere eman dezakezu izena.
Víctor Moreno
696 785 461 |