Aurkezpena
Zerbikas Fundazioa Euskadin Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa sustatzen duen irabazi asmorik gabeko erakundea da.
Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren laguntzarekin, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa. Gizarteratzeko estrategia berritzailea tailerra antolatu du.
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa (IeZS) heziketa-eredua da, eta eduki, trebetasun eta balioak modu praktikoan ikasteko aukera ematen du: bazterketa arriskuan dauden pertsonei lagunduz, alegia.
Ikasketa esanguratsua eta elkartasuna sustatzen ditu, eta gainerako pertsonei zerbitzua eskaintzeko aukera ere ematen du. Esperientzia horren bitartez, gizarteratzeko eta laneratzeko orduan funtsezkoak diren gaitasunak eta balioak garatzen ditu.
Hainbat abantaila ditu gizarteratze-prozesuak bideratzeko eta autoestimua garatzeko orduan, eta, hori dela eta, bazterketa-prozesuak irauli eta prebenitzeko metodologia egokia da. Modu horretan, gizarte eta hezkuntza arloko esku-hartzeak jaso ohi dituzten pertsonek proposamen hauen hartzaile pasibo izateari utziko diote, aldaketa sozialeko agente izatera heltzeko.
Helburuak
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri kontzeptual eta metodologikoak ezagutzera ematea.
- Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioko esperientzien garapena ahalbidetzea, bazterketa egoeran dauden edo egoteko arriskuan dauden pertsonen artean.
Hartzaileak
- Gizarte ekintzako hirugarren sektoreko erakundeetako profesionalak eta boluntarioak.
- Gazteentzako erakundeak.
- Aisialdiko taldeak.
- Edozein hezkuntza-ziklotako irakasleak.
Egitaraua
Azaroak 29
Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioaren oinarri teoriko eta praktikoak.
- IeZSren oinarri kontzeptualak.
- IeZSko proiektuen garapena: etapak eta faseak.
- IeZS esperientziak.
Azaroak 30
Gizarteratzeko lan-metodologia
- Zelan hasi?
- IeZS eta Oinarrizko Trebetasunen garapena
- IeZS, gizarteratzeko estrategia gisa
Tailerra amaitzean, parte-hartzaileek akreditazioa jasoko dute.
Informazio gehiago
Víctor Moreno
info@zerbikas.es
696 785 461
http://www.zerbikas.es
Izen-ematea
Jardunaldietako partaidetza doakoa da. Inskripzioak on line egin daitezke (inskripzio-eredura doan hiperesteka) edo, bestela, erantsitako inskripzio-buletina bete eta bidaliz:
Telefonoz ere eman dezakezu izena. |